Casa Goizeder

Ingurumena

Irati

Iratiko oihanetik 20 km-tara gaude. Esan ohi da Irati Europako baso-masa handiena dela Alemaniako Baso Beltzaren ondoren. Zalantzarik ez dago pagadi-izeidi handienetako bat dela. 12000 hektarea pagadi eta izeidiz beteta, Aezkoa eta Salazar bailaren artean. Gaur egun oihanean basurdea, orkatza eta basakatua daude.

Oihanaren bihotzean aurkitzen da Nafarroako paisaia ederrenetako bat: IRABIA urtegia, Orbaizetatik joan daiteke bertara.

Orreaga

KOLEGIATA Orreagako monumentu garrantzitsuena da. Haren jatorria ezezaguna izan arren, inguratzen duen kondaira dela eta. Badirudi 1127 inguruan Antso Larrosa elizgizonak eta Alfontso I.a Borrokalariak eliza, ospitalea eta Orreagako Ordena sortu zuten baina 1132an gaur egungo kokalekura pasatu zen. Kolegiata gotikoan Orreagako Ama Birjina dago eta klaustroan aipatzekoa da areto kapitularra edo San Agustin Kapera. Bertan aurkitzen da Antso VII.a Azkarraren estatua Navas de Tolosako guduko irabazlea, hain zuzen ere.

Sorogain

Pago artean gozatu nahi izanez gero derrigorrez bisitatu beharreko beste altxor bat da. Hemen bertan, bost minututara Sorogaineko basoan murgildu gaitezke.

Bertan urtero ospatzen da udaberritik udazkenera larretan bazkatuko duen ganadua markatzeko festa, tokiko ganadua zein Frantziatik datorrena. Hemen ere aterpetxe bat daukagu.

Sorabileko zelaian ospatzen da Sanferminen osteko igandean Erroibarreko jaiak (musika, herri-kirolak, herri-bazkaria, haurrentzako jolasak) 

casa goizeder

Erreserbatu nahi duzu?

Casa goizeder

Bisita gaitzake eta hemendik Nafarroa ezagutu, Frantzia, Donostia bisitatu … Orreagatik 6 KM-ra gaude eta Iratiko Basotik 15 minututara.

Legezko abisua
Pribatutasun politika
Cookien politika

Proyecto subvencionado por el Gobierno de Navarra

kontaktua

  • C/ San Bartolomé Nº 6 Espinal / Auritzberri (Navarra)
  • 639 543 631
  • info@casagoizeder.com

Sare sozialak