AURIZBERRI (Erroibar udalerriaren barruan dago) Kontzejua da.
Jarduera ekonomikoa: nekazaritza, abeltzaintza eta kalitate handiko egur-ustiapena.
Piriniotako herri politenetako bat da, hori dela eta sari ugari lortu ditu historian zehar. Tibalt II.a Nafarroakoak sortu zuen 1269an (Auritz eta Bizkarret artean zegoen eremua jendeztatzeko) eta frantsesek sua eman zioten XVII. menean.
Edertasun handiko paisaiak inguratutako tokia da, Ernest Hemingway idazle iparramerikarra liluratuta utzi zuena, Iruñara egin zuen bisita aurreko egunetan.
Egun, urtean osoan zehar ikus dezakegu nola milaka erromesek zeharkatzen duten kale nagusia Santiago de Compostelara bidean.
Egun, herriak 220 biztanle inguru ditu.